Zeure burua hobeto ezagutzera ausartzen zara?

awake-gasteiz

Blancak bost hizkuntza dakizki. Pianoa, gitarra, zeharkako txirula eta ukelelea jotzeaz gain, dantzatu eta abestu egiten du. Kultura eta arkitekturaren sale amorratua da eta Awake-Gasteizen sartu zen bere balio eta sinesmenak lantzeko.

  •  Nola sentitzen zara Awake-Gasteizera zoazenean?

Awake-era joan behar naizen egunean ondo sentizen naiz, beste gauzetan pentsatzen ez dudalako. Kanpokoaz ahazten naiz eta badakit gustora sentituko naizela. Bukatzean lasai eta erlajatuta sentitzen naiz.

  •  Zerbait berezia gogoratzen duzu bideratzaileren bati buruz?

Aritz González-i buruz. Ingenieria ikasi zuen eta gero ballet eta dantza garaikidea egin zituen. Bitxia iruditzen zait nola ideia batekin hasi zaitezkela eta gero beste zerbaitetan bukatu. Bizitzan bide ugari daude.

  •  Zer da zure ustez espiritualitatea?

 Beste plano batean dagoenari buruz uste duzuna da. Gu zerbait konpontzera gatoz. Agian gure bizitzak topa egiten dute gure artean zerbait konpondu behar dugulako, edo baliabideak eta trebetasunak ikasteko.

  •  Zertaz konturatu zara Awake-Gasteizen egin duzun prozesuan?

Barneratuta ditudan hainbat sineskeri eta baloreetaz, inoiz ez ditudala analizatu.

  •  Zure ustez, nola lantzen da emozio-kudeaketa gaur egungo hezkuntza-sisteman?

Betiko hezkuntzan ez da honi buruz ezer egiten. Nire eskolan, Jesús Obrero-n, tailer bat zegoen “barnekotasuna” deitutakoa. Gure burua eta elkar hobeto ezagutzeko balio zuen. Baina jendeak bi ordu galtzeko erabiltzen zuen.

  •  Non aurkitu dituzu norberaren ezagupenerako baliabide horiek? 

Nire ama izan da betiko hezkuntzan ez dauden gauza ezberdinak ezagutzen lagundu didana. Katiluen kontzertutara edo bizi-taupadara eraman nau.

  • Energien gaia beste gazteei erabilgarria izango litzatekeela uste duzu?

Bai, baina azaltzen badizute eta pixkat horretan sinesten baduzu. Erlijioek baita horri buruz hitz egiten dute, Jaungoikoa azken finean pertsonalizatutako energia bat delako, Buda edo Alá bezala. Horretan sinesteko prest izan behar zaude, bestela ez zaitu ezertarako balio.

  •  Zer uste duzu falta dela Awake-n?

Ariketa praktikoak. Adibidez, denbora kudeatzeko tailer bat badago, teoria azalduz gain… guztion artean hurrengo astea organizatzea interesgarria izango litzateke. Ala eginez, une horretan sortutako zalantzak argitzeko aukera izango genuke.

  •  Kreentzia tailerrean herramientaren bat eman zizueten, ez da?

 Bai, sineskizunak identifikatzeno baliabide bat eman ziguten. Gero indartzaile gisa birformulatu behar genuen.

  •  Limitatzen zaituen sineskizun baten bat birformulatzen ari zara?

Nire lana, apunteak, musika-piezak edo marrazkiak erakustea ez duela merezi uste dut. Baina egia esan, erakustea gustatuko litzaidake. Birformulatzen eta baietz balio dutela ikasten ari naiz, baina lehenengo ni sinestu behar dut.

  •  Zeure burua gehiago baloratzea nola landu duzu?

Coach– arekin, nire buruari buruzko publizitate-iragarki bat eginez. Banakako saioekin; egun batean nire apunteak gehiago baloratzen, beste egun batean nire musika-piezak baloratzen.

  • Zertaz sentitzen zara harro?

Probatu dudan guztiaz, eta aktibitate guztiak esperimentatu ahal izateaz. Nire gurasoei oso eskertuta nago.

  •  Norbaitek Awake-n sartzeaz zalantzan baldin badago, zer esango zenioke?

Konprometituta badago eta benetan gauza berriak probatu nahi baditu… aurrera. Baina interesatzen ez bazaio, veste norbaiti lekua uzteko esango nioke.

  •  Nola ikusten duzu Awake-Gasteiz taldea?

 Ondo, orokorrean elkarrekin ondo konpontzen gara. Zure pentsamenduak konpartitu ditzakezu eta badakizu ez dutela barre egingo. Taldeak segurtasuna eman dit. Nik nahi dudana konpartitu dezaket, errespetatzen dutelako. Sentipen hori bakarrik bi lagunekin daukat.

  •  Zer bota duzu faltan ikasi duzun eskoletan?

Irakasteko metodoa zaharkituta dago. Gustatuko litzaidake, karlista guda-z gain, bizitzan balio dituzten gauzak irakastea. Adibidez, emozioak nola identifikatu, sukaldaritza, besteenganako errespetua. Edo adibidez, musikari balio gehiago ematea. Jendeak ez du baloratzen eta zientifikoki frogatuta dago oroimenean onurak dituela. Edo arteari buruzko gauzak.

  •  Zer kontatu nazakezu emozio-kudeaketa tailerrari buruz?

 Emozioak identifikatzen ikasi nuen, eta zerk eragiten dituen. Ansietatea fisikoa da, baina atzean dagoen emozioa kezka da adibidez, edo ez gainditzeari beldurra izatea. Ansietatea kudeatzen dut: gauza asko ditudalako bada, lehen bai lehen jartzen naiz. Zerbait egiten hasten zarenean, ikusten duzu nola gutxiago geratzen den. Eskolaz kanpoko ekintza asko egiten badituzu, zerbait kendu behar duzu. Berriro hasteko aukera beti izango duzu.

  •  Helduek gazteen gauzak txorakeriak direla esaten dutenean, zer uste duzu?

 Agian kasuren bat badago, baina orokorrean ez da horrela. Modu ezberdinean eragiten digute, gauza batzuk zergatik pasatzen diren ikusi behar da. Gurasoak mugaturik sentitzen dira kasu askotan. Awake-eskaintzea ezinbestekoa da, kasu askotan gurasoek egoera batzuei aurre egiteko baliabidearik ez dute eta.

  •  Nola azalduko zenioke zure adineko gazteei zer den Awake?

Zeure burua hobeto ezagutzeko aktibitate bat dela esango nie. Edo zerk eragozten dizun gustatzen zaizkizun gauzak ez egiteko arrazoiak ezagutzeko aukera dela, coach edo psikologo bate laguntzarekin aurre egiteko.

Blanca-k dioen bezala, zeure buruarekin ondo sentitzea eta persona bezala hazteko lan egitea Awake-ko oinarri batzuk dira. Eta zuk, zeure burua hobeto ezagutzera ausartzen zara?

 

Comments are closed.

Go Top