NOLA APUNTATU

Lehenengo pausua: Idatzi info@awakegasteiz.org –era galdetegia eta eskaera bidaltzeko eskatzen.

Bigarren pausua: Jasoko duzun galdetegia osatu, bere denbora eskaintze komeni da, barne hausnarketarako galderak dira.

Hirugarren pausua: Bidali iezadaiguzu, galdetegia korreoak atxikituta, berriz info@awakegasteiz.org –era (edozein arazo teknikorik baduzu web@awakegasteiz.org era idatzi ezazu. Zailtasun tekniko bate z dezala abentura hau gelditu!)

Galdetegi hauetan oinarrituta preselekzioa egingo da. Ondoren hautaketa presentzial bat egingo da, partaideak elkarrizketa pertsonal bat izango dute hautatze arduradunarekin, hobeto ezagutzeko aukera izateko. Egun batzuk geroago zerrenda ofiziala aterako da Awakeko behin betiko partaideekin.

 

DATAK

2015eko irailaren 20rarte izena ematea onartzen da, azken egun hau barne.

Hautatze prozesua idatzizko galdetegian eta 30 minutuko elkarrizketa pesentzialean oinarrituko da, hau, Gasteizko alde zaharreko Enpresa Hazitokian, Las Escuelas Kalea, 10 edo Radix;2 erakundearen instalazioetan Zapatari Kalera,42 gauzatuko da.

Galdetegia 2015eko irailaren 20rarte bidali daiteke.

Elkarrizketa pertsonala 2015eko irailaren 21etik 25era bitarteko egunetan izango da. Eguna eta ordua aurrez hautatzaileekin hitzartuko da.

2015eko urriaren 1ean behin betiko hautatuen izenen zerrenda bidaliko da emailen bidez.

 

AURKEZPENA

2015eko irailaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan, proiektuaren aurkezpen bat egongo da Alde zaharreko enpresa hazitegiko Agora erakusketa aretoan, Las Eskuelas Kalean,10. Bertan interesatuak, bai guraso eta gazte, proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izango du eta honetan inplikatuta dauden profesionalak ere.

 

HAUTATZE IRIZPIDEAK

Awake 16 eta 22 urte bitarteko gazteak hautatzen ditu, ikasleak, langileak edo langabetuak izanik. Bizikidetasun espazio irekia denez hainbat sektore sozialentzako edukiera dauka, horregatik partaideak etorkinak edo bertakoak izan daitezke, edozein maila ekonomiko edo soziala dela eta, baita ezgaitasun bat izan arren beti ere informazioa barneratzeko oztopoa ez bada. Ezinbesteko baldintza haien buruekin motibazio eta konpromiso maila altua izatea da, norberaren aldaketa, garapen eta eboluzio prozesuarekin gizaki bezala. Eta beraz bere onurako izango den lan pertsonala burutzeko prest egotea. Eskatzen den perfilari hobe egokitzen diren 20 pertsonak hautatzeko inskribatuek elkarrizketa bat izango dute.

Go Top