Awake 16 eta 22 urte arteko gazteen emozio-hazibidea bultzatzen duen proiektua da. Honetarako bizipen-tailerrak erabiltzen ditu, haien berezko gaitasun eta dohainen autoezagutzan laguntzen eta haien xedeak eta esfortzuak bideratzen, modu oso eta sortzaile batean garatu ahal izateko.
Honen helburua gazte sentsible eta jakin-nahiak laguntzea da, egiaz nortzuk diren aurkitzeko, munduan haien lekua zein den eta haien bizitza bideratzeko.
Garai aldaketa batean murgildurik aurkitzen gara, gizarte industrialetik azaleratzen ari den informazio eta ezagutzaren gizarte batera, zeinetan higiarazleak ideiak, sorkuntza eta gure bizi kalitatea hobetzen duen zerbitzuen berrikuntza diren. Globalizazioa dela eta, jokalegeak aldatzen ari dira. Aldaketa guzti hauek geldiezinak diren arren, hezkuntza-sistema orokorra geldirik dagoela dirudi, sortua izan zen aro industrialean. Benetako hezkuntza emozionala sustatzeko garaia heldu da, autoezagutza eta erantzukizunean oinarritua. Hau gazteei haien gaitasunak garatzen laguntzean datza, ikuspuntu profesionak, erabilgarri, sortzaile eta zentzudun batetik ikusita.
Jokoan duguna gure nortasuna aukeratzeko askatasuna da.
Awake Akademia izeneko doako emozio-hezkuntza proiektuan hartzen du oinarria. Borja Vilasecak 2011n sortu zen eta estatuko 14 hiritan aurki daiteke.
Gorputza, gogoa eta espirituaren arteko osasuna eta oreka bilatzea.
Gogoaren funtzionamendua ulertu eta ezagutzea. Pentsamenduak ezagueraz menderatu eta kudeatu.
Emozioak erregulatu eta adimen emozionala indartu. Beldurra, haserrea eta tristuraren arrazoiak ulertzea.
Sinesmen mugatzaileak zalantzan jarri eta gainditzea.
Jatorrizko ezaugarri, indar eta dohainak aurkitu eta indartzea.
Arazo eta gatazkak ikasteko aukerak bihurtzea.
Erlazioak eta besteekiko komunikazioa hobetzea.
Balioetan oinarrituriko autolidergoa sustatzea.
Bokazio profesionalaren aurkikuntza eragitea.
Bizitza oso eta zentzudun bat lortzeko erantzukizuna lantzea.
Awake-ren xede nagusia pertsonaren betetzea eta garapena sustatzea da era gogo-beteko batean, indibiduo eta izaki sozial baten moduan, eta gaztea beharrezko erremintaz baliatzea bizitza oso eta zentzudun bat lortzeko, berebiziko gaitasunak aurkituz.
Gure jokatzeko eraren ezagueran barneratzea. Maila mental, emozional eta korporalean. Garrantzia ematen zaio mugapen kontziente eta inkontzienteei. Helburua , alde batetik partaideen alde iluna (edo ego) kontziente egitea da, haien beldur eta mugapenak. Eta bestetik norberaren alde argiarekin (edo esentzia) birkonektatzea ,hots, potentzial eta talentu guztia.
Gestio mental korporal eta emozional horretarako erremintak erraztea errefortzu positibo horiek sustatuz. Helburua hobekuntzak dituzten eremu horietan lan egitea da, bakoitzaren alde onena garatuz erantzukizuna eta liderazgoaren bitartez.
Pertsonak bideratu bizitzaren zentzu eta asmoa aurkitu dezaten, bizi diren inguruneaz kontziente izanda, eta erantzukizun globala sustatuz. Helburua gazteak paradigma profesional berrian barneratzea da, hauek lagunduz eta inspiratuz aldaketa profesionalera bideratutako estrategia bat hasi dezaten.
Aurretik diseinatutako dinamika aktiboen bitartez proiektu indibidual bat garatzea, non kurtsoan zehar ikasitako kontzeptuak barneratu eta sakondu dezaten modu praktiko batean. Haien inguruarekin eta partaide berriekin norberaren lorpenak partekatzeko aukera ematea aurkezpen kreatibo baten bitartez.