ALIATUAK

 

 

akademia
La Akademia

Awake-ren proiektu eragilea. Akademia nerabeen artean doako emozio-hezkuntza bultzatzen duen proiektua da. Bere helburua gazte sentsible eta jakin-nahiak laguntzea da, egiaz nortzuk diren aurkitzeko, munduan haien lekua zein den eta haien bizitza bideratzeko. Funtsean nahi duena gazteek bere kabuz betiko galdera filosofikoei erantzutea da: nondik nator? Nor naiz? Norantz noa?

Akademiaren izena Atenako akademian oinarrituta dago, K.A. IV. mendean Platok sorturiko eskola filosofikoa. Akademoren lorategian eraiki zen, greziar mitologiako heroi bat. Beste egitandien artean, jakina da Akademok garaian kalteturiko zibilak toki baketsuetara laguntzen zituela.

Aipagarria da Proiektu honen iturburua Peter Weir-en ‘Olerkari Hilen Elkartea’ ikustean sortu zela, 2011ko urtarrilean.

Proiektu bikain honi buruz gehiago jakiteko: www.laakademia.org

 

logo_radix
Radix;2

Radix;2 kirol-kultura elkarte autogestionatua da, akzio, eraldatze eta gizarte aldaketa mugimendu bat izateko xedea duena. Gainontzekoaz desberdindu nahi da giza-balioen transmisioan duen ikuspuntuagatik, zutabe nagusi bezala borondatezkotza eta proiektuen eskuragarritasuna erabiliz. Aisialdi gune ireki, aske, eta hurbila bezala, ariketa eta programa sozial-hezitzaile zirraragarriak bultzatzen ditu, gizarte jasangarri, parte-hartzaile eta solidario bat ezartzen laguntzen dutenak. Programa hauetan ariketa fisiko eta mentalak gidari bezala jokatzen du, xede integratzaile eta garapen psikosozialarekin. Awake eta Radix;2-ren helburu eta printzipioen arteko sinergiari esker posible izan pertsona zoriontsu, uste osoko eta zintzoz beteriko gizartea bilatzen duen lankidetza. Horregatik, Awake-n profesionalek haien lana eskuzabalki egiten dute. Aurkezturiko kosteak haien garapen logistikoa garatzera bideratzen dira, mozkin ekonomikoa txikitzen. Era honetan, parte hartzaileei doakotasuna bermatu diezaieke. Argi dago, proiektu hau desberdintzen duena bere metodologia, helburuak eta izate altruista direla. Erraminta ugari eta desberdinen eskaintza norbanakoaren ezagutzarako pertsonaren ikuspuntu integraletik, betiere partaide bakoitzaren erritmo eta bizi-egoeraren errespetutik, hala nola bere izate ez-lukratiboa

Go Top